NATURA ETA ERAIKUNTZA

Azken aldiko eraikuntzek ez dute kontutan izan gehiegizko energiaren kontsumoa, eta bere erabilera irrazionala izan da. Harmonian zegoen paisai naturala hormigoizkoa izatera pasatu zen. Eraikinak eragin handia izan dute klima artifizialak sortzen eta hauek kontsumitzen duten baliabideetan. Nahitaezkoa da eraikuntza eta natura orekatzea.

Eraikuntzaren kontzeptua, aldatzen ari da. Energiaren eta uraren zentzuzko erabilera arrazionala sustatzen da. Naturan integratzen diren eraikuntzek diseinu bioklimatikoan oinarritzen dira. Non horma bat, ia magikoki, izadi habitat bilakatzen da, zenbait landare espezieen bizitoki bihurtzen da, naturaren itzulera baten sentsazioa emanez. Eraikuntza eta ekologia armoniaz integratzen dira, sistema ekologikoa bat bihurtuz.

XXI mendeko etxebizitza, % 100 jasangarria da, behar duen energia auto-ekoizteko kapaz da, Eraikuntza hauek aurrefabrikatutako osagaiekin eginak daude eta guztiz aldagarriak dira, inertzia termiko handia dute. Behar duten energia urria eguzkitik hartzen dute plaka-sentsore termiko eta fotovoltaikoen bitartez, edo lurretik bero-ponpa geotermikoaren erabilerarekin. Eraikuntzaren azala erabat ortu edo lorategi bihurtzen dira.

Etxe osoa da eramangarria, birkonfiguragarria eta malgua. Pieza guztiak dira aldagarriak eta birziklagarriak, morterorik gabe muntatzen dira, inongo substantzia toxikorik gabe. Dena lehor instalatuta dago, piezak presioarekin lotzen dira, besterik gabe, erraz ere desmuntatzeko, ahalik eta hondakin gutxien sortzen dute. Konpontzeko errazak dira eta berrerabilgarriak, produktu berriak erraz ezartzeko ere pentsatuta daude ahalik eta bizitza luzeena izan dezaten.

Eraikin hauen oso ondo isolatuta daude, material ekologiko eta organikoz eginaz: paper eta egur hondakinekin, birziklatutako plastikoz, artilez edo kanaberaz. Beharrei ondo egokitzeko paretak mugitu daitezke, gelak handitu edo lotzeko errazak dira. Iparraldeko fatxada eraikuntzaren aurpegi berdea da, lorategi bertikal bat.

Eraikuntza jasangarria bizilagunen beharrei egokitzen da, edozein momentutan. Ongizatea eta osasuna kontutan hartuz. Beraz, estrategia eta soluzio berriztagarriak erabiltzen dira, eguzkiaren orientazioa kontutan hartuz, baliabideak eta materialak optimizatzen dira, energia-kontsumoa murrizteko, energia berriztagarriak sustatzen dira, instalakuntza eraginkorraz ezarriz, mantenua erraza izan behar da, hondakinak txikiagotuz, funtzionalitate on bat izan dezan, azkenik guztion bizi-kalitatea hobetzeko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>