Damutu aurretik, aurre egitea hobe

Haur obesitatea mende berriko epidemia edo pandemia da, osasun publikoaren arazo garrantzitsuenetariko bat.

Duela urte batzuk ume lodikotea izatea osasun seinale zena, gaur egun hainbat arazoren iturri da, hala nola arazo fisikoak (kardiobaskularrak, gibelekoak, loaren alterazioa, hipertentsioa, diabetesa, hezur eta giltzaduren alterazioak), zein arazo psikologikoak (autoestimu baxua, isolatze soziala, diskriminazioa,…).

Haurraren obesitatea, genetikoki jasotako gaixotasun endokrinoa izan daitekeen arren, gehientsuetan, ingurune faktore (dieta desegokia eta ohitura sedentarioak) eta faktore psikologikoen (estresa, asperraldia edota arazo emozionalei aurre egiteko janariaren erabilera) ondorio dira.

Europa mailan, Espainia Haur Obesitatearen rankingean lehena bihurtu da, , %30,8 – %44,5 bitarteko portzentaiaz. Euskadi mailan, tarte hau %28 -%31 bitartean kokatzen da

Horren arrazoi dira alde batetik elikagaien aukeraketa eta prestaketa modua, eta bestetik, aisialdian haurrek egiten dituzten jardueretan eman diren aldaketak

Obesitatea sendatzea, haurtzarotik saihestea baino zati bat zailagoa da. Gero eta gehiago, obesitatearen prebentzio tratamendua, osasun sisteman lehentasuna duen behar gisa justifikatzen da.

5-18 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzak, OMEak (Osasunaren Mundu Erakundea) egunero, 60 minututako jarduera fisikoa (ibiltzea, bizikletan aritzea, futbolean jokatzea, dantzatzea, …) gomendatzen du eta 60 minutu baino gehiago geldirik, ezer egin gabe ez egotea, lotarako soilik.

Haur obesitatea saihesteko, dieta osasungarria jarraitzeak berebiziko garrantzia du: denetarik jatea, egunero gosari egokia egitea, fruta, barazkiak eta zerealak egunero jatea eta gatza eta koipe aseak murriztea.

Banakako esku-hartzeak ez dira oso eraginkorrak kasu gehienetan, horregatik da garrantzitsua haurraren eta bere inguruan bizimodu jokaera aldaketak topatzea, hala nola, familia, ikastetxea, osasun zentruak eta udaletxeak, denok elkarlanean, haur obesitatearen murriztean egin beharko genuke lan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>