Elidakura prebentzio gisa

Elikaduraren bitartez osasuna izatea gaur egungo gizarteak duen helburuetako bat da. Jakin badakigu, gaur egun, elikadura txarrak eragiten dituen gaixotasunak ugariak direla, hala nola, loditasuna, hipertentsioa, osteoporosia, diabetea, gaixotasun kardiobaskularrak eta orotariko minbiziak, elikadura desorekatuarekin erlazionatzen dira, bai elikagai gehiegiegatik, nahiz gutxiegiegatik.

Artikulu honekin elikaduraren gainean oinarrizko ezagutzak ematea nahi ditugu gaixotasun garrantzitsu hauei aurre egin ahal izateko.

Ezin dugu bermatu elikadura egokiak gaixotasunak ekiditzen dituenik, baina jakina da osasun hobeagoa izateko nahitaezkoa dela elikadura egokia jarraitzea.

Hainbat datu:

  • Minbizia eta gaixotasun kardiobaskularrak gaixotasun ohikoenak dira Europan, heriotz gehien eragiten dituztenak.
  • 1997, urtean minbizia ikertzen duen “Fondo Internacional” erakundeak, amerikar institutu batekin batera, dietan aldaketa bat egitearekin kantzerraren intzidentzia orokorra murriztu daitekela ehuneko 30 eta 40an ziurtatzen du.
  • Pedro Malta medikuaren arabera, “Jefe Clínico de Medicina Interna de la Fundación Jiménez Díaz”, dieta mediterraneo jarraitzearekin soilik, %70 murriztuko lirateke gaixotasun kardiobaskularrak.
  • Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, loditasuna mundialki izurria izatera iritsi da. Zenbakiek beldurra ematen dute, helduen mila milioi baino gehiagok loditasuna jasaten dute eta emakumetatik 300 milioi lodiak dira.
  • Loditasuna aztertzen duen Europear erakundak esan duenez, europear herrialdearen heren batek loditasuna pairatzen dute.
  • Gutxi-gora-behera 55urte baino gehiago pertsonen erdiak osteoporosia dute estatistika ofizialen arabera.
  • Europearren %25ak hipertentsioa du; gaixotasun honek herrialdearen erdiari baino gehiagori eragiten dio eta 70 urte bitartean dauden gehienei.
  • 45 milioi baino gehiagok diabetea pairatzen dute Europear Batasunean eta aurreikusten da 2025rako 65milioi izatera helduko direla.

Gaixotasun hauetako asko izurrite edota hiltzaile isilak bezala kontsideratzen dira, gainean ditugun arte ez gara ohartzen. Elikadura desegokiak eragindako gaixotasunak ekiditzeko, elikadura orekatua eta jarduera fisikoa egitea beharrezkoa da.

Elikadura orekatua jarraitzeko gomendioak

  1. Elikadura gurpileko elikagai guztiak biltzen dituen menu orekatua aukeratu.
  2. Kantitate handiak ekiditu, garrantzitsuagoa da kalitatea kantitatea baino.
  3. Talde bakoitzeko elikagaiak ahal den neurrian aldatuz joan (fruta ezberdinak, barazkiak, arrainak,…) bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu gainontzekoek ez dituztenak.
  4. Fruta egunero kontsumitu : bi gutxienez eta hauetako bat zitrikoen familiako izan behar da (laranja, mandarina, pomeloa, limoia,…)
  5. Kontsumitu egunero barazkiak eta ortuariak, bai gordinik, nahiz egosiak.
  6. Kontsumitu egunero esnekiak eta zerealak.
  7. Ez zaitez pasa animalien koipeak dituzten jakiekin (gurina, hestebeteak, opilak, haragi gorria,…)
  8. Ez zaitez pasa azukre asko dituzten jakiekin (goxoak, azukrea, opilak…)
  9. Ez zaitez pasa sodio asko dituzten jakiekin ( sobreko zopa, hestebeteak, snacks, fruitu lehorrak…)
  10. Jatorduak errespetatu; jatordu denak egin.
  11. Jakiak, egunean zehar banatu.
    1. %25 gosaria
    2. %30 bazkaria
    3. %30 afaria
    4. %10 tartean (betiere jatordu batetik bestera 4 ordu pasa direlarik)
  12. Sukaldatu era egokian:
    1. Frijituak, albardaketak… ekiditu.
    2. Baporea, parrila, plantxa erabili sukaldatzeko
    3. Ez itzazu olio desberdinak nahasi, ez berrerabili 3 aldiz baino gehiago
  13. Oliba olioa erabili
  14. Ura maiz edan: litro t’erdi egunero gutxienez
  15. Jatorduak familiarekin hitzegiteko aprobetxatu; ez piztu telebista.
  16. Gutxienez 30minutuko jatorduak egin
  17. Erosketa egokiak egin:
    1. Iragarkiak ekiditu, ziria sartzen digute
    2. Etiketetan ohartu
    3. Markaz aldatu, horrela kontsumitzen dituzun gehigarriak ere aldatuko dituzu.

Hemen aipatzen diren gomendio guztiak osasuntsu dauden pertsonei zuzenduak daude; hau da, gaixotasunik ez duten pertsonentzat dira. Egoera honetan bazaude, ez aldatu zure dieta egun batetik bestera; progresiboki egin aldaketa. Hasi aldaketa txikiekin, baina iraun dezatela. Gaixotasunik edukiz gero, hobe da dieta aldatu aurretik medikuarekin hitz egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>