Izan dadila afaria, jatordu osasuntsua

Zer prestatuko dut afaltzeko? Gauero geure buruari egiten diogun galdera da, etxera nekatuta bueltatzen garenean, afaria prestatzeko gogorik gabe eta beste ehun zeregin egiteko ditugunean (etxeko lanak, umeak bainatu, arropa jaso, plantxa egin …)

Afari nahasiak gaur egun ohitura bihurtu dira, errore ohikoen artean hauek azpimarra ditzakegularik:

  • Gehiegizko afariak: elikadura banaketa txarra eta askaria alde batera uztearen eraginez, izugarrizko gosearekin heltzen gara eta hori dela eta, aurrean daukagun guztia jaten dugu.
  • Afari oso arinak: entsalada edota esne ontzi bat edo ezer ere ez.
  • Kalitate gutxiko afariak: aurrez eginiko janariak, hestebeteak, gaztak, ogitartekoak…

Gure elikadura orekatua izan dadin, aholku batzuk ematen saiatuko gara:

  1. Osasuntsu jateak janaldi guztiak egitea esan nahi du, hau da, gosaria, bazkaria, askaria eta afaria.
  2. Afaria, lotara joan baino ordubete lehenago egiten saiatuko gara, horrela hobeto lo egitea lortuko dugu.
  3. Afaria, arina izan beharko da; honek ez du esan nahi fruta edo esneki bat besterik jatea. Asko jaten denean, gauez gorputzak egiten duen garbiketa, prozesua moteldu eta loa eragozten du.
  4. Komenigarria da gutxienez bi plater jatea.
  5. Afaria, eguneroko behar energetikoen %20-30a izan behar da.
  6. Komenigarria da afariak oinarrizko elikagaiak izatea.
  7. Afari planifikatu behar dugu egunean zehar egin ditugun janaldien arabera.
  8. Badaude elikagai batzuk, atsedena hartzeko ezaugarri direnak, horien artean; ogia, esnea, zerealak eta platanoa.
  9. Aldiz, beste batzuk, atsedena hartzea eragozten dute, halanola, tea, txokolatea, hestebeteak eta frijituak.
  10. Kreatibitatea erabili eta modu desberdinetako elikagaiak prestatu.
  11. Elikagai bat behin eta berriz janez, dastamena landu egiten da; azkenean atsegin izatera heltzen da.
  12. Ordutegi erregularra finkatu eta familia giroan afaldu, askotan afariak familiartean egoteko une bakarrak izaten baitira.
  13. Pertsona bakoitzari, kantitate aproposa banatu adin eta beharren arabera. (ume batek ez du nagusi batek beste jan behar).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>