ESKI DENBORALDI OSASUNTSUA; GOMENDIOAK

Aurtengo eski denboraldia gogor hasi zaigu elur kontuetan. Aspaldiko partez, abenduko zubia baino lehenago ireki dituzte eski estazioak, elurra gogotik egin du gurean ere, elurraren kalitatea ezin hobea aurki daiteke estazio gehienetan,…

Seguruenik honez gero, askok eta askok egin ditu denboraldiko lehen jeitsierak eta agian batzuentzat berandu gabiltza gomendio hauek eman nahian. Dena den, oraindik hilabete luzeak ditugu aurretik eta kirol jarduera honekin jarraitu edo batez ere hasi nahi duenarentzat, eski irteera bat prestatu eta burutzeko kontutan izan beharreko gomendio batzu eskeini nahi genituzke.

Elurrarekin gozatu eta bertan eskiatzea zoragarria den bezela, izan ditzake arrisku batzu ere, irteera ondo planifikatu eta gure berua ondo prestatuz gero, sahiestu ahal izango ditugunak.

Seguruago eskiatzeko kontutan izan beharrekoak:

  • Lehenik eta behin eski estazioa ezagutu: Non eta zein egoeratan eskiatu behar dugu jakitea; estazioaren fitxa teknikoa (pista motak,…), planoa, zein balditzetan aurkitzen den (elur maila, mota, zenbat pista irekita,…), … kontutan hartzeko puntuak dira.
  • Ondoren, egin beharreko bidaia ondo antolatzea: kotxea ondo prestatu (kateak ez ahaztu), irteera ordua ondo aukeratu,… Lehen aldiz zoaztenoi, irteera antolatuak hartzea edo kirol hau ondo ezagutzen duen norbaitekin joatea gomendatuko genizueke.
  • Beharrezko materiala prestatu: Erropa egokiak, betaurreko, eskularru eta kremak, egun horretan jatekoa,…
  • Egingo duen eguraldiaren iragarpena ezagutu: Naturako ekintza bat den legez, eguraldiak asko baldintza dezake eraman beharreko materialaren zerrenda. Gogoratu eguzkia, hotza eta haizea direla eski egun batetan aurki ditzakegun aldagai klimatiko nagusiak.
  • Gorputza prest izan eta entrenatu: Gure ezaugarri fisikoen prestakuntza orokor bat burutzeak 2 abantail behintzat eskeiniko dizkigu; alde batetik gerta daitezkeen lesio arriskuak gutxitzea, eta bestetik, esskiarekin gehiago gozatzea (nekatu gabe eskiatu, jeitsiera luzeak egi, biraketa bakoitzean indartsu sentitu,…)
  • Behin bertan gaudela: Eskiatzen hasi aurretik beroketa on bat egin, lehenengo jeitsierak poliki egin, noizean behin atseden txiki batzu hartu, ondo hidratatu (ura sarri edan) eta elikatu,…. eta lehertuta egon aurretik, azken jeitsiera famatu hori hurrengorako utzi. Gogoratu eskiko lesiorik gehienak lehengo (gorputza hotz dagoelako) eta azken jeitsieretan (gorputza nekatuta dagoelako ) ematen direla.
  • Azkenik, natura errespetatu:ez dezagun ahaztu hura mendia dela, animaliak daudela,… Kontuz paper, botila eta plastikoak edozein lekutan uztearekin, telesiletatik zigarro mutxikinak botatzearekin,…

ESKIATU AURREKO BEROKETA

  • Lekuan korrika eta jauzi motelak giharrak aktibatzeko: oinak lurretik altxatu, balaunak latxatu,…
  • Mugimendu artikularrak:besoak, gerria, aldakak, belaunak,… mugitu
  • Luzaketak edo estiramenduak: ikus taula
  • Indar lana: 5 sentadila, 5 albo sentadila, 5 pausu luze.
  • Eskiak hanketan: lehenengo jeitsieran erritmo motelean egin, biraketa eta belaunen flexioak sartu,…

Eski Beroketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>