JARDUERA FISIKOA HAURDUNALDIAN

Eguneroko bizimoduan aktiboki mantentzea, gorputz jarduera osasungarria tartean, gakoetako bat da gure gizartean gero eta hedatuago dagoen sedentarismotik aldentzeko. Jakin badakigu, jarduera fisikoa erregulartasunez egitea garrantzizkoa dela osasun onari eutsi eta sasoian egoteko.

Emakumeentzako, haurdunaldia bizitzako etapa ezberdin bat izaten da, non gorputzak aldaketa ugari jasaten dituen. Egokitutako jarduera mesedegarria da haurdun dagoen emakumearentzat ere, aurreiritzi desegokiak egon arren.

Kontuan izan behar dugu, jarduera osasuntsua izateko, egokia izan behar dela, hau da, ezin dugula edozein motatako ariketak egin. Garrantzitsua da, medikuaren aginduei kasu egitea, eta kasuren baten jarduera fisikoa ekiditea eskatuko baligute hori betetzea. Haurdunaldian hiru hiruhilabete bereizten dira; lehenengo hiruhilabetean, emakumeak ia ez du pisurik hartzen, baina abortu bat izateko arriskurik altueneko aldia da, beraz jarduera fisiko erregularra egin dezakegu, baina esfortzu eta intentsitate altuak sartu gabe, batez ere galerak egon badira edo lehenago aborturen bat jasan bada. Bigarren hiruhilabetean, emakumea hobeto sentitzen da eta une egokia da jarduerarekin jarraitu eta gozatzeko. Azken hiruhilabetean, emakumearen gorputzak eragozpen gehiago jartzen ditu, traketsago sentitzen da, hala ere, jarduera fisikoa egiten jarraitu dezake.

Jarduera fisiko egokia egiteak, haurdun dagoen emakumearengan ondorengo onurak izango ditu, besteak beste:

  • Gehiegizko pisua izatea sahiesten da.
  • Likidoen erretentzio arriskua gutxitzen da.
  • Bizkarreko minak izateko aukerak gutxitzen dira.
  • Erditze unerako gorputzaren egoera hobetzen da.
  • Dilatazio aldia motzagoa izaten da.
  • Bultza eta laguntzeko prestatuago egoten da.
  • Ondorengo errekuperazio aldia nabarmen arinagoa izaten da.

Jarduera fisikoa modu desegokian egiteak berriz arrisku batzuk ekar ditzake:

  • Jarduera fisikoa intentsitate altuegian egiteak, uteroa odol gutxirekin geratzea ekar dezake.
  • Emakumearen gorputzeko tenperaturak ez luke inoiz 38º gainditu behar, sauna eta ur berotan ez ibili eta ekiditu jarduera fisikoa eguneko ordurik beroenetan.

Hona hemen, egin ditzakegun eta sahieztu beharko genituzkeen jardueren adibide batzuk;

EGIN DITZAKEGUNAK SAHIESTU BEHARKO GENITUZKEENAK
-Ur jarduerak: Urak inpakturik gabeko jarduerak egitea ahalbideratzen gaitu. Beraz, igeriketa saioak oso osasuntsuak dira haurdunaldian.-Inpaktu txikiko jarduera aerobikoak; oinez ibili, bizikleta estatikoa, dantza geldoak…

-Giltzaduren mugikortasuna lantzeko ariketak; malgutasun ariketa kontrolatuak

-Erlajazioa eta arnasketa kontroleko jarduerak; yoga, pilates haurdunentzat egokitua…

-Inpaktu handiko jarduerak; aerobik bortitza, saskibaloia, futbola…-Borroka eta kontaktuko kirolak; errugbia, arte martzialak, eskubaloia…

-Erorketa arriskua duten jarduerak; patinaia, bizikleta irteerak, eskalada, eskia…

-Izaera lehiakorreko jarduerak

-Ahuspez etzanda egin beharreko ariketak (batez ere 4. hilabetetik aurrea)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>