WIKILOC, mendian ez galtzeko

Txirrinduaz edota oinez mendi txango bat egitea nahi dugula eta ez dugula ibilbidea ezagutzen? Lasai, interneteko konexioa baldin baduzu eta nabigatzeko tresnaren bat (ordenagailu edo telefono eramangarri bat) eskura baduzu laster aurkituko duzu irtenbidea. WIKILOC izeneko web aplikazioak emango dizkizu ibilbidearen nondik norakoaren zehaztasunak: argazki, iruzkin, GPS datuak eta abar.

WIKILOC Udalaitz Tafyd

Egun hainbeste entzuten dugun web 2.0 bezala kontsideratu daiteke aplikazio arrakastatsu hau. WIKILOC, 2005. urtean, Jordi Ramot izeneko kataluniar batek sortutako web aplikazio bat da. Mundu guztiko ibilbideak arakatu, sortu eta partekatzeko baliotsua den tresna bat da.

Askea eta doakoa den software honek azken bost urtetan izugarrizko arrakasta izan du. 2006an 60.000 erabiltzaile izatetik 2010. urtean 3 milioi erabiltzaile izatera igaro da. Era berean, ondorengo datuak izan duen bilakaeraren isla dira:180 herrialdeetara hedatua, 18 hizkuntzetara itzulita, 156.000 ibilbide erregistratuta eta 230.000 argazki eta bideo igota.

WIKILOC web aplikazio honen bitartez aire zabaleko kirola maite dutenak munduan barrena eginiko mendi ibilbideak partekatu ditzakete. Horrela, askea den plataforma hau aprobetxatuz eta parte hartzen dutenen elkar lanaren ondorioz, edozein herrialdetako ibilbide interesgarriak eskuratu ditzakegu, bide batez edonorentzako baliagarriak eta berriak izan daitezkeen txangoak igoz.

Ibilbideak erregistratzeko jarraitu beharreko pausuak:

  1. Aplikazioan izena eman. Erregistroa burutzeko izena, posta elektronikoa eta pasahitza idaztea besterik ez digu eskatzen.
  2. Izena eman ondoren ibilbidea igotzeko ondoko bi aukera ditugu:
    1. Ibilbidea maparen gainean eskuz markatzea.
    2. GPS fitxategi baten bidez ibilbidea markatzea. Aukera honek, aurrez, eginiko ibilbidea GPS gailu batean erregistratzea eskatzen du. Horrela, fitxategia igo besterik ez da egin behar. GPSko fitxategia GPX formatua (GPS Exchange Format) izan behar du. Zehaztasuna nahi badugu aukera hau da eskaintza hoberena ematen diguna.

Web gunera igotako ibilbideak aurkitzeko aplikazioak bilatzaile propio bat du. Mendiaren izena, udalerria, probintzia,… idatziz, idatzitako hitzarekin zerikusia duten ibilbide desberdinak ikusteko eta arakatzeko aukera izango dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>